XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

63. KOROREN ETXEAREN AURREKALDEA. Kanpoaldea, egun argiz

KEPA behebarruraino iristen da.

Luzatutako eskuak interfonoko botoiak zanpatzen ditu.

Txirrinak jo eta EMAKUME AHOTSA aditzen da.

EMAKUME AHOTSA (OFF).- Nor da? KEPAk azkar ematen du erantzuna: KEPA.- Plublizitatea... Lankide Aurrezkia...!

Atea zabaltzearen durundioa entzuten da. KEPA sartu egiten da.

Behebarruan sartuta, KEPAk gutunontzietako txartelak errepasatzen ditu.

Horietako batean KORO PAGOLA DE SANSINENEA irakurtzen du. Eta azpian PAULA SANSINENEA. KEPA begira geratzen da.